You were redirected to http://ruralbizi.navarra.es/eu/web/red-rural/ruralbizi-istorioak .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Ruralbizi Istorioak - Red Rural

Responsive Image

RuralBizi Istorioak

RuralBizi istorioek ahotsa ematen diete landa-ingurunean ekiteko, lan egiteko eta bizitza eraikitzeko erabakia hartu duten gazteei. Haien testigantzen bidez ezagutuko ditugu lurraldean bizitzeko, ekoizteko eta egoteko beste modu bat posible dela erakusten duten proiektu errealak, ausartak eta inspiratzaileak. Errotzeaz, berrikuntzaz, jasangarritasunaz eta etorkizunaz hitz egiten duten istorioak, beste pertsona batzuk motibatzea helburu dutenak, landa-eremuan ere beren bidea irudika dezaten 

Sergio Méndez: herrian ekitea bizi-kalitatearen alde egitea ere bada. 

Sergio Mendezek Mr. Tattoo ireki zuen Marcillan, bere proiektu profesionala garatzeko, benetan grarrantzitsua denari uko egin gabe: bere ingurunean bizitzea eta lan egitea, gertukoekin eta bere bizitza pertsonala hobeto uztartuz.
​​​​​​​

Enrique Ibañez: Uxueko erlezain profesionala.

Enrique Ibañezek 500 erlauntza baino gehiago zaintzen ditu, eta florazio desberdinetako ezti naturala ekoizte du: erromeroa, ezkaia, artea eta txilarra. Bere lanetik gehien baloratzen duena lasaitasuna da, gustuko duen lanbidean aritzea eta bere lurrean bizitzeko aukera izatea. Ruralbizi historia honetan, Enriquek erlezaintzaren egunerokoa erakusten digu, naturarekiko loturaz eta landa-ingurunean bizitzeak eskaintzen dituen aukerez hitz eginez.

Manu Álvarez: Basaburua MTBko bidexken diseinua eta mantentze-lanak 

 

​​​​​​​Manu Álvarezek, Beruetekoak, behar xume batetik abiatu zuen dena -bizikletaz herrira heltzea lagunekin elkartzeko- eta pausoz pauso, proiektu bihurtu du.  Horrela sortu zen Basabura MTB. natura, kirola eta pertsonak lotzen dituen ibilbide sarea, Europako bideekin ere konektatzen duena.

​​​​​​​Izan ere batzuetan, dena bide batekin eta partekatzeko gogoekin hasten da. Ezagutu bere historioa!

Cárcar anai-arrebak: belaunaldi berri baten ilusioa familiako upategiaren buru

-Andosillako mahastizain eta ardogileak-

Ander, Miren eta Cristina Cárcar Andosillaren anai-arreba gazteak dira, eta familiaren negozioaren buru jartzea erabaki zuten: Bodegas Bagordi. Mahasti eta upel artean haziak eta beren bidea marrazteko trebatuak, argi dute mahastizaintzarekiko eta inguruarekiko duten apustua eta grina.

Teresa Etxarri: albaitari ibiltaria

Mezkiritzetik, Erroibarretik, Teresak beti izan du oso gogoan bere lanbideari lotutako etika, baita landa-eremuko biztanleek beren ongizatea bermatuko duten zerbitzu batzuk izateko duten eskubidea ere. Beste zerbitzu batzuk furgonetan iristen badira, zergatik ez albaitaritza klinika? Ezagutu bere historia!

Andoni Eta Iñaki: Euskal Txerria Otsagabitik, bihotzez egina

Iñakik eta Andonik apustu sendoa egin dute euren herrian bizibide duina eta koherentea izateko. Horrela jaio da Bordaxaki, Euskal Txerria arraza autoktonoaren inguruko bere proiektua. Haiek egiten eta merkaturatzen dituzte beren produktuak. Bidea zailtasunez josita egon bada ere, Bordaxaki, haiek dioten bezala, "Otsagabian jaiotako ametsa" da. Ezagutu bere historia!

Sandra Urra: ikus-entzunezko artea Deierriko haranetik

Sandraren ekintzailetzarako bidea kultura eta inguru propiotik eraikitzen da, artetik eta feminismotik. Horiek dira bere argazkigintzako eta ikus-entzunezko sorkuntzako proiektu profesionalaren oinarriak. Ezagutu bere historia!

Amaia Lizarraga: ekintzailetza eta ongizatea Añorben

Amaia osteopata eta naturopata gisa trebatu zen eta bere herrian, Añorben, bere negozioa martxan jartzea lortu du, inguruko biztanleei lehen ez zuten zerbitzu bat emanez gainera. Berak argi du: bere kasuan, bere inguruan lan egin ahal izateak abantailak baino ez ditu. Ezagutu ezazu bere historia!

Pie de página