“Entre Corchetes”: Nafarroako Erdialdeko jaialdi enogastronomikoa - Red Rural
“Entre Corchetes”: Nafarroako Erdialdeko jaialdi enogastronomikoa
“Entre Corchetes Navarra Media jaialdiaren edizioa proposamenek osatzen dute, eta aukera ematen digute Nafarroa Erdialdera gerturatzeko, ondarearen eta paisaiaren ikuspegitik, hurbilketa desberdinetatik, izendatzaile komun batzuekin: ardoa eta gastronomia”, azaldu du Erdialdeko Partzuergoko teknikari Angela Irañetak.
Ekimenak bisitariak eta bertako biztanleak lurraldeko aberastasun kultural eta gastronomikora hurbiltzea du helburu, bertako produktuekin, upategiekin eta inguruko ostalaritzarekin lotutako esperientzien bidez.
Lehenengo ekitaldia maiatzaren 23an izango da, Orisoainen, eta Orbaibarko landa-ondarean eta -bizitzan zehar ibilaldia egingo da, ardo ekologikoen eta tokiko produktuen dastaketarekin batera. Egun horretan bertan, arratsaldean, Zarrakaztelun, Azul y Garanza upategian beste esperientzia bat izango da, showcooking, ardo, zuzeneko musika eta koktelekin.
Maiatzaren 30ean itxiko da, Erriberriko Erdi Aroko galerietan, eta bisitariek bisita gidatua, dastaketak eta miniaturazko sukaldaritza izango dituzte, ingurune historiko berezi batean.
Informazio gehiago: https://navarramedia.es/project/festival-entre-corchetes/